Haurrentzako
logopedia
Logopedian haurren eta nerabeen hizketarako eta komunikaziorako trebeziak garatzen ditugu, hizketako, lengoaiako, komunikazioko, ahotsaren arloko eta irensteko nahasmenduak ebaluatzen eta tratatzen ditugu.
Haur eta gazteen
erreabilitazio, garapen eta
terapia anitzeko zentroa
Diziplinarteko taldea gara, esperientzia handiko profesional konprometituak. Talde terapeutikoan fisioterapeutak, psikologoak eta logopedak daude eta denon xedea da haur bakoitzarentzako osoko ikuspegi pertsonalizatua eskaintzea. Giro atsegina sortzen ahalegintzen gara, haurrak erosoago senti daitezen, lanerako eta zailtasunak gainditzeko motibazioarekin. Gure terapien funtsezko ardatzetako bat familiei eskainitako arreta da; familiekin taldean aritzen gara lanean eta tresnak eta orientazioa eskaintzen dizkiegu, haurrak bere inguruan eboluziona dezan. Hori dela eta, funtsezkoa da gurasoekin, zaintzaileekin eta haurraren bizitzan zerikusia duten gainerako profesionalekin lankidetzan aritzea; haurraren ongizatean eta Garaten egingo duen prozesu terapeutikoan osoko ikuspegia bermatzeko. Trebeziak errehabilitatzeaz edo zailtasunak lantzeaz gain, irribarreak ereiten ditugu, konfiantza areagotzen dugu eta bide berriak lantzen ditugu haur eta nerabe bakoitzarentzat.



Gure zerbitzuak
Garatekin harremanetan jartzen zarenean galdera batzuk egingo dizkizugu zure arrazoien berri izateko eta gure taldekide egokiarengana bideratzeko. Ondoren zuzeneko saio bat egingo dugu edo lehenengo hitzordua emango dizugu zure beharrak hobeto ezagutzeko eta tratamendurako plan bat proposatzeko.
Logopedian haurren eta nerabeen hizketarako eta komunikaziorako trebeziak garatzen ditugu, hizketako, lengoaiako, komunikazioko, ahotsaren arloko eta irensteko nahasmenduak ebaluatzen eta tratatzen ditugu.
Fisioterapia pediatrikoaren xedea da haurtxoak, haurra eta nerabeak laguntzea, tratatzea eta babestea garapen motorrean atzerapenak badituzte, mugitzeko alterazioak badituzte (sortzetikoak edo hartutakoak) edo horrelakoak garatzeko arriskua badute.
Arnas Fisioterapia arnas-sistemako gaixotasunak prebenitzera eta tratatzera bideratutako espezialitatea da biriketako aireztapena hobetu eta mukositatea kentzen duten tekniken bidez.
Haur eta gazteen psikologiak haurren eta nerabeen arazo psikologikoak eta neuro-garapenekoak jorratzen ditu, haien garapen integrala sustatzeko ebaluazio eta estrategia terapeutikoen bidez.
Zentro itundua gara eta Bizkaiko Foru Aldundiak egiaztatuta gaude. Erantzun goiztiarra eta prebentiboa eskaintzen dizkiegu 0 eta 6 urte arteko haurren garapen-beharrei eta zailtasunei.
Zaintzaileak zaintzen ditugu. Funtsezkoa dela uste dugu esku-hartzeko teknikak, harreman terapeutikoa eta familiaren parte-hartzea uztartzea, tratamendu eraginkorra lortzeko.
Praktika psikomotorra metodo bat da, eta bere helburu nagusia da haurren heldutasun psikologikoa sustatzea bide motorraren bidez, haien garapen fisikoa, emozionala eta kognitiboa inplikatuz.



Gure taldea

LOGOPEDA

FISIOTERAPEUTA

PSIKOLOGOA

PSIKOLOGOA



LANKIDETZAK





GARATI BURUZKO IRITZIA
“Oso gustura gaude zentroarekin duela ia 5 urtetik. Profesionalek tratu zoragarria dute haurrekin eta gurasoekin, haur bakoitzaren garapenean adeitasun osoz aritzen dira hasieratik, lagundu egiten digute eta aholkuak eman ere bai haurrei eguneroko bizitzan nola lagundu jakiteko, aurrerapenak egin ditzaten. Zalantzarik gabe gomendatuko nieke beharra daten familia guztiei, 4 profesionalak maitagarriak baitira!”
“Garai aurreko bikien (27 aste) ama naiz, 4 urte eta erdi daramatzagu zentroan eta profesional HANDIAK dira, kalitate handiko pertsonak eta lana erabat kontrolatzen dutenak, nire bikientzat familiakoak dira: guk ez dauzkagu saltzeko, ez horixe!”
“Fisio profesionala, esperientzia handikoa, gertukoa, lasaitasuna eta konfiantza ematen dizkizu, nire alaba txikitatik dabil eta hamaika aldiz utziko nuke haren eskuetan”
“Gure alaba goiztiarra da eta ospitaletik irten zenetik joaten gara Garatera, Sandra eta Sheilarengana. Bi profesional handi eta pertsona are hobeak dira, adeitsuak, dinamikoak. Gure alaba garapen psikomotor egokia izaten ari da Sandrak eta Sheilak egindako lanari esker, hein handi batean. Zentro bikaina eta profesional bikainak.
“Gure alaba astero joaten da duela urte batzuetatik fisioterapia pediatrikoko saioetara, eta Sandra fisioterapeutak alabaren behar eta eboluziora egokitzen ditu saioak. Jasotzen duen tratamendu egokiari esker, gure alabak nabarmen hobetu du maila motorra, oreka eta koordinazioa, eta indar eta erresistentzia handiagoak ditu orain. Era berean, ematen dizkiguten gomendio eta aholku profesionalei esker etxeko lana errazagoa da eta alabari ibileraren jarrera eta patroiaz jabetzen laguntzen diote, ondorioz, autokonfiantza eta autoestimu handiagoak ditu eta bizi-kalitatea nabarmen hobetu zaio.”
"Esperientzia txar batzuen ondoren Garatera heldu ginen. Profesionaltasuna eta enpatia aurkitu dugu momentu oro, guztiz beharrezkoak diren bi elementu horrelako egoera batetan zaudenean. Denbora pasa den arren, nire alabak Palomagatik galdetzen du oraindik ere ;)"
TARIFAK
55€
* Ordubeteko saioa
Aurrez aurrekoa / Online
60€
* Ordubeteko saioa
Aurrez aurrekoa / Online
50€
* Ordubeteko saioa
Aurrez aurrekoa
40€
* Txosten bakoitzeko
Aurrez aurrekoa / Online
Fisioterapia, logopedia, psikologia eta etxeko terapia okupazionaleko saioak ere eskaintzen ditugu.
Kontsultatu tarifa bereziak zentroarekin.
* Hilean 4 terapia-saio baino gehiago egiten direnean, murrizketa bat egingo da, 47,5€
* Baieztatutako saioak elkarrekiko konpromisoa dira, eta Garatek ordutegi finkoa bermatzen du eta familiek hileko plana errespetatzen dute. Bertan behera utzi behar izanez gero, gutxienez 24 ordu lehenago jakinarazi behar da, ikastetxeak saioa beste familia bati esleitu ahal izan diezaion. Abisatu ezean, familiak ordaindu beharko du kostua, ustekabeko istripu edo gaixotasun kasuetan izan ezik.
* Ordainketak uneko hilabeteari dagokion azken eguneko saioan egingo dira beti.
HARREMANATERAKO
Elcano 20, solairuarte esk.
48008 Bilbao, Bizkaia